XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

OÑATIKO UDALA

Oñatiko baserrietan eguzki plakak jartzeko lehiaketa deia eta baldintza orria

OÑATIKO UDALA Iragarkia

1998ko urtarrilaren 29ko bileran Udal Osoko Bilkurak onartu zuen Oñatiko baserrietan eguzki-plakak hornitu eta ezartzeko zerbitzua lehiaketara atera eta dagokion Baldintza Ekonomiko- administratiboen plegua onartzea:

Apirilaren 18ko 781/86 Errege Dekretuaren 122. 2 artikuluaren arabera, Administrazioaren Baldintza Berezien Orria eta eskaintzak ekartzeko deiaren iragarkia batera kaleratuko dira.

Baldintza-orriaren kontrako erreklamazioak iragarkia kaleratu eta hurrengo 4 lanegunetan aurkez daitezke.

Epe horren barruan erreklamazioaren bat egingo balitz, esleipena bera eta proposamenak aurkezteko epea gerarazi egingo lirateke.

Horren ondorioz, erreklamazioen ebazpena eman eta hurrengo egunetik hasiko litzateke geratzen den denbora kontatzen.

Lizitazio ezaugarriak:

1. Esleitzailea:

Oñatiko Udal Plenoa

2. Kontratuaren xedea:

a) Ekain S.L-.k eginiko proiektua gauzatzea.

b) Burutzeko epea: 6 hilabete.

3. Izapideak, jardunbidea eta esleipena egiteko modua:

a) Izapidea: Ohikoa.

b) Jardunbidea. Irekia.

c) Modua: Lehiaketa.

4. Kontrata bidezko aurrekontua:

24.233.508 ptza (BEZ-a barne)

5. Fidantza:

Behin behinekoa: 484.670 pzta.

Behin betikoa: aurrekontuaren %4a.

6. Argibideak eta agiriak eskuratzeko modua:

a) Erakundea: Oñatiko Udaletxeko Bulego Orokorrak.

b) Helbidea: Foruen Enparantza 1

c) Herria eta posta-kodea: Oñati, 20.560.

d) Telefonoa: 943-78-04-11

e) Argibideak eta agiriak eskuratzeko tokia: Iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 26 egun. Azken eguna larunbata balitz, hurrengo lanegunera aldatuko litzateke.

7. Kontratugileak bete behar dituen baldintzak:

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute gaitasun juridiko osoa duten pertsona naturalak zein juridikoak, Administrazio Publikoen Kontratu Legeko 20. artikuluak ezarritako debekuetatik at baldin badaude bederen

8. Eskaintzak aurkezteko edo lehiaketan parte hartzeko eskaerak egiteko epea:

a) Iragarkia Aldizkari honetan agertzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita 26 eguneko epe barruan (naturalak), azken eguna larunbata balitz hurrengo lanegunera aldatuko litzateke.

Proposamenak bi kartazal ezberdin eta itxietan aurkeztu beharko dira, bakoitzak baldintza Pleguak ezarritako dokumentazioa bere baitan eraman beharko duelarik:

A. Kontratatzeko gaitasuna.

B. Proposamen Ekonomikoa.

b) Aurkeztu behar diren agiriak: Administrazio eta Diru Baldintza Orrian zehaztutakoak.

c) Eskaintzak aurkezteko tokia:

1.-Erakundea: Oñatiko Udaletxea

2.-Helbidea: Foruen Enparantza 1

3.-Herria eta Posta-kodea: Oñati-20.560

9. Eskaintzak irekitzeaz:

a) Erakundea: Osaturiko Epaimahaia.

b) Helbidea: Oñatiko Udaletxea (Gobernu Batzorde aretoa).

c) Eskaintzak dakartzaten kartazalak zabaltzeko eguna: Eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondorengo lau egunetara, laneguna bada. Larunbata balitz hurrengo lanegunean egingo da.

Nolanahi eta dokumentazioaren kartazala ireki ondoren dena egongo balitz, jarraian irekiko lirateke eskaintza ekonomikoak beraz, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondorengo egunean.

d) Ordua: 13:00etan.

10. Iragarkien kostoa:

Enkanteko lanak lortzen dituen enpresaren kontura.

Oñati, 1998ko urtarrilak 30.-Alkateak. (110)(937)